EIBAR plan orokorra

BERRIAK 
 
Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzen da 2022ko apirilaren 11ra arte
2022/01/10

Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzea hiru hilabeteko epean, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera; aldi horretan Aurrerapenaren dokumentuak eskuragarri egongo dira eta iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira: 
  • Aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa bai udal webgunean, bai HAPOren berrikuspenaren webgunean argitaratuko dira.
  • Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko hitzordua eskatu ahal izango dute azalpen osagarriren bat nahi duten pertsonek. Bilerak ostiraletan izango dira. Hitzorduak formulario honen bidez eskatuko dira.
  • Aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: bai tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean, bai Pegoraren bulegoetara joanda.
  • Era berean, aurrerapenaren edukia azaltzeko panelak jarriko dira Errebal Plazia eraikin berrian.
  • Baita ere, HAPOren berrikuspenaren aurrerapenari buruzko hiru hitzaldi informatibo antolatu dira, erredakzio-taldearen eskutik. Hitzaldi guztiak 18.00tan izango dira, eta aforoak eta prebentzio sanitarioko gainerako neurriak kontrolatuko dira:
    • Otsailak 2: Armeria eskola-ko Aretoan, Isasi kalea 36
    • Otsailak 8: Coliseo Antzokian, Merkatu kalea 2
    • Otsailak 15: Beheko Tokian, Karmen kalea 6




Eibarko Herraren Antolamendurako Plan Orokorra
Eibarko Herriaren Antolamendurako Plan Orokorrari behin betiko onespena eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an egindako bilkuran.

Haren indarraldia, zeina lau laurtekotan banatzen zen, 2016an amaitu zen, duela 4 urte; hortaz, planaren berrikuspenari ekin zitzaion, Gobernu Batzarraren 2020ko uztailaren 24ko erabakiz.

Bidezko diagnostiko- eta partaidetza-prozesuak egin ondoren, Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspen-dokumentuaren Aurrerapen-proposamena landu da.

Dokumentu guztiak ikusi hemen. 



 
 
Azalpen panel baten irudia.
 
 
Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzen da hiru hilabetez, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera.
Ikusi dokumentua
  Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko hitzordua eskatu ahal izango dute dukumentuari buruz azalpen osagarriren bat nahi duten pertsonek. Hitzorduak HAPOren berrikuspenaren webgune honen formulario bat betez eskatuko dira.
Eskatu hitzordua
  Aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: bai tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean, bai Pegoraren bulegoetara joanda.
Iradokizuna aurkeztu
2022/01/10   2022/01/10   2022/01/10