BERRIAK ▼
Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzen da 2022ko apirilaren 11ra arte
|
|||
2022/01/10 Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzea hiru hilabeteko epean, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera; aldi horretan Aurrerapenaren dokumentuak eskuragarri egongo dira eta iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira:
|
|
||
Eibarko Herraren Antolamendurako Plan Orokorra Eibarko Herriaren Antolamendurako Plan Orokorrari behin betiko onespena eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an egindako bilkuran. Haren indarraldia, zeina lau laurtekotan banatzen zen, 2016an amaitu zen, duela 4 urte; hortaz, planaren berrikuspenari ekin zitzaion, Gobernu Batzarraren 2020ko uztailaren 24ko erabakiz. Bidezko diagnostiko- eta partaidetza-prozesuak egin ondoren, Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspen-dokumentuaren Aurrerapen-proposamena landu da. Dokumentu guztiak ikusi hemen. |
Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzen da hiru hilabetez, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera. Ikusi dokumentua 2022/01/10 |
Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko hitzordua eskatu ahal izango dute dukumentuari buruz azalpen osagarriren bat nahi duten pertsonek. Hitzorduak HAPOren berrikuspenaren webgune honen formulario bat betez eskatuko dira. 2022/01/10 |
Aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: bai tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean, bai Pegoraren bulegoetara joanda. Iradokizuna aurkeztu 2022/01/10 |
||