PLAN OROKORRAREN AURRERAPENAREN DOKUMENTUAK
Eibarko HAPO
HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA

Ongi etorri Eibarko HAPOren web orrira. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra udalerriaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna nagusia da. 


 
ALBISTEAK 
Eibarko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2023ko urtarrilaren 9an egindako bileran, Eibarko HAPOren berrikuspena idazteko oinarri izango diren irizpideak eta helburuak onartzea erabaki zuen.
Aurrerapenari buruzko parte-hartze publikoko prozesuetan eta jasotako txostenetan egindako ekarpenak ikusita, HAPO egiteko oinarri izango diren Irizpideen eta Helburuen proposamen bat idatzi zen. Dokumentu hori, udal-taldeei aurkeztu ondoren, Gobernu Batzordean onartu da, eta argitara ematen da udalaren webgunen (www.eibar.eus) eta HAPOren berrikuspenaren webgunean (www.planorokorra-eibar.eus) argitaratua. 

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua. 


2023/01/30
  HAPOren berrikuspen-dokumentuaren Aurrerapenaren jendaurreko informazioaren fasea aurreikusitakoaren arabera garatzen jarraitzen da. Hiru azalpen-hitzaldiak egin dira, eta laster Plangintzako Aholku Batzordeak dokumentua aztertzeari ekingo dio.
+ Informazio gehiago

2022/01/18
  Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspenaren Aurrerapenari buruzko hiru hitzaldi informatibo antolatu dira:
- Otsailak 1: Armeria eskola-ko Aretoan
- Otsailak 8: Coliseo Antzokian
- Otsailak 15: Beheko Tokian

+ Informazio gehiago

2022/01/12
         
Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko hitzordua eskatu ahal izango dute dukumentuari buruz azalpen osagarriren bat nahi duten pertsonek. Hitzorduak HAPOren berrikuspenaren webgune honen formulario bat betez eskatuko dira. 

2022/01/10
  Aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: bai tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean, bai Pegoraren bulegoetara joanda.
+ Iradokizuna aurkeztu

2022/01/10
  Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzen da hiru hilabetez, 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera. Erakusketa Errebal Plazia eraikin berrian. 
+ Ikusi dokumentua

2022/01/10
         
         





 
Zer da Eibarko HAPO?
Eibarko HAPO udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia izango da.

Erreminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautuko ditu. Arau juridiko gisa, eskubide eta betebeharrak ezarriko ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotetsiko ditu.
 
  • Udalerri osoa arautuko du.
  • Sustatzailea Eibarko Udala da.
  • Izaera egituratzailea (erabatekoa eta orokorra) duen dokumentua da.
  • 8-12 urteko indarraldia aurreikusten da.




 
Zer arautuko du?
HAPOk honela sailkatuko du udalerriko lurzorua (bai publikoa bai pribatua):
  • Hiri-lurzorua (jada eraikitako bilbea)
  • Lurzoru urbanizagarria (hiri-lurzorua hedatzeko eraldatuko den lurzoru naturala)
  • Lurzoru urbanizaezina (landa-lurzorua eta bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa)

Era berean, HAPOk lurzorua kalifikatuko du erabilera xedatuz (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta bolumenak arautuko ditu (eraikigarritasuna).

Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin ahal izango den arautuko du, Eibarko eremu fisikoan, bai lurzoru publikoan bai pribatuan.





 
Zergatik da garrantzitsua?
HAPOk Eibarren egitura fisikoan (lurzorua eta eraikinak, publikoak eta pribatuak) soilik eragiten badu ere, garrantzitsua da, horrek eragin zuzena baitu udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean; hirirako eskubidean, Eibarko biztanleen ahalduntzean, hiria bere herritarrentzat planifikatzean.

Laburbilduz, Eibarko HAPOk erabateko ikuspegi bat emango du Eibar nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.





 
Zer ez da HAPO?
HAPOk ez du arautuko, esaterako, Eibarren enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena Eibarren jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio horiek arautu.

Era berean, HAPOk ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen edo ez ditu zebra-bide gehiago ezartzen.





 
Zer muga ditu?
Udal-tresna juridiko bat izanda ere, HAPOek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte.

Beraz, Eibarko HAPOk legeri sektoriala jaso beharko du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako hurrengoei dagozkienak: itsasertzak, ura, errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.

Gainera, zeharkako gai jakin batzuk integratuko ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna eta klima-aldaketa, ikuspegi inklusiboa, eragin linguistikoa, osasuna, inpaktu akustikoa …

Bestalde, HAPOren parte hartzeko prozesuak ahalik eta jende-kopuru eta -aniztasun handienaren ekarpenak jasotzea izango du helburutzat, plan berria aberasteko, hirigintza-informazioarekin lotutako edukiak egiaztatu eta osatzeko, emaitza loteslea izan gabe.

Azkenik, HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den faktore sozioekonomikoa aipatu behar da. Esaterako, gerta liteke HAPOk etxebizitza edo ekonomia jardueratarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zer ikusirik ez duten faktoreen ondorioz.





 
Zer fase ditu?
Gaur egun, Eibarrek 2006ko HAPO bat du. HAPO berri bat idaztea aurrekoa egokitzeko, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexua da. Orain, 3 FASEAN dago plana. 
 
  • 1 FASEA – Informazioa
  • 2 FASEA – Aurrerakina
  • 3 FASEA – Jendaurreko erakustaldia (Aurrerakina) + Irizpide eta helburuak
  • 4 FASEA – Hasierako onespena
  • 5 FASEA – Jendaurreko erakustaldia (Hasierako Onespena)
  • 6 FASEA – Behin-behineko onespena
  • 7 FASEA – Behin betiko onespena







 

Bienvenu sur Createlli Lab