EIBAR plan orokorra

BERRIAK 
 
Eibarko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena jendaurrean erakusteko faseak aurrera jarraitzen du 
2022/02/18

Hiru azalpen-hitzaldiak egin dira, eta laster Plangintzako Aholku Batzordeak dokumentua aztertzeari ekingo dio. 

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspen-dokumentuaren Aurrerapenaren jendaurreko informazioaren fasea aurreikusitakoaren arabera garatzen jarraitzen da. Idazle-taldeak otsailaren 1ean, 8an eta 15ean aurreikusitako hiru azalpen-hitzaldiak egin ditu, eta horietan dokumentuaren azalpena egin da eta bertaratutakoek egindako galderei erantzun zaie.

Otsailaren hasieran Eibarko etxe guztiei prozesua azaltzeko triptiko bat ere banatu zitzaien.

Hurrengo asteetan, Plangintzako Aholku Batzordeak dokumentua aztertuko du. Organo parte-hartzaile hori udalerriko udal-ordezkariek eta hainbat gizarte-erakundek osatuko dute.

Jendaurreko erakustaldiak apirilaren 11ra arte iraungo du, eta hitzordua eska daiteke Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko. Hitzordu horiek HAPOren berrikuspenaren webgunearen bidez eskatu beharko dira
.

Aurrerapenaren proposamenaren dokumentuaren gainean egin nahi diren iradokizunak eta alternatibak ohiko administrazio-bideetatik aurkeztu beharko dira, hau da, tramitazio elektronikoaren bidez udalaren web orrian (
hemen) edo aurrez aurre Pegoraren bulegoetan.

 
Azalpen-hitzaldi baten argazkia.
El Plan General de Ordenación Urbana
Eibarko Herriaren Antolamendurako Plan Orokorrari behin betiko onespena eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an egindako bilkuran.

Haren indarraldia, zeina lau laurtekotan banatzen zen, 2016an amaitu zen, duela 4 urte; hortaz, planaren berrikuspenari ekin zitzaion, Gobernu Batzarraren 2020ko uztailaren 24ko erabakiz.

Bidezko diagnostiko- eta partaidetza-prozesuak egin ondoren, Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspen-dokumentuaren Aurrerapen-proposamena landu da.
Dokumentu guztiak ikusi hemen. 

 
 
 
 
Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko hitzordua eskatu ahal izango dute dukumentuari buruz azalpen osagarriren bat nahi duten pertsonek. Hitzorduak HAPOren berrikuspenaren webgune honen formulario bat betez eskatuko dira.

10/01/2022
  Aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: bai tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean, bai Pegoraren bulegoetara joanda.
Iradokizuna aurkeztu

10/01/2022
  Beste berri batzuk