EIBAR plan orokorra

HAPOren HELBURUAK 
Plan Orokorrak Eibarko espazioak eta eraikinak arautzen ditu. Ulertzen laguntzeko, HAPOren edukia sei helbururen inguruan egituratzen da.




 

LURRALDEAREN BABESA

INGURUNE NATURALA ETA PAISAIA

 

Natura-ingurunearen helburua da Eibarren lurzoru naturala eta biodibertsitatea babestea, ingurumen-arriskuak minimizatzea eta paisaia naturala eta hiri-paisaia integratzea.
 







 
PLANIFIKATUTAKO AZTARNAN ESKU HARTZEA 

ESPAZIO LIBREAK ETA EKIPAMENDUAK

 

Espazio publikoa da hiri-aktibo nagusia, edozein udalerritako "egongela" da. Hiri-parke handiak eta espazio libreak eta hurbileko parke edo plazak barne hartzen ditu.
 
Ekipamenduek gizarte-ongizateko zerbitzuak ematen dizkiete herritarrei, eta, batez ere, irakaskuntzakoak (eskolak, ikastetxeak), osasunekoak (osasun-zentroak), soziokulturalekoak (liburutegia, kultura-etxea, musika-eskola), kiroletakoak (kiroldegiak, kirol-pistak), laguntzakoak (adinekoen egoitzak) edo haur-eskoletakoak (haurreskolak) dira, besteak beste.

Planak ekipamenduetarako erabilerak eta kokalekuak aurreikusiko baditu ere, horietako batzuk udalaz gaindiko beste administrazio batzuen mende daude (hezkuntza eta osasuna, Eusko Jaurlaritzarena; edo asistentzia, Aldundiarena).

 




 

KULTURA-ONDAREAREN BALIOA NABARMENTZEA

KULTURA-ONDAREA

 

Ondareak barne hartzen du kultura- eta arte-ondarea mantentzea, hala nola eraikin edo hiri-elementu isolatuak edo multzokoak, aztarna arkeologikoak, bai eta hiria berroneratzeko eta berritzeko eremuak ere.
 







  
HIRI JASANGARRIA ETA KLIMA-ALDAKETARA EGOKITUA

IRAUNKORTASUNA ETA KLIMA-ALDAKETA

 

Iraunkortasuna eta klima-aldaketa zeharkako gaiak dira, eta kalitatezko udalerri baten alde egiten dute, ez bakarrik hemen eta orain bizi direnentzat, baita etorkizuneko belaunaldientzat ere.

Horretarako, jasangarritasunari buruzko alderdi orokorrak jasotzen ditu helburu honel, bai eta klima-aldaketa arintzeari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko gaiak baita ere.

Klima aldaketa arintzea, Eibarri eta bere herritarrei emisioak murrizten laguntzen dien guztia da. Bestalde, Klima aldaketarako egokitzapenak, Eibarrek balizko ondorio kaltegarriei aurrea hartzea esan nahi du, erantzuteko gaitasuna areagotuz eta arrisku klimatikoekiko kalteberatasuna murriztuz.

2016an, Nazio Batuek eta OMEk hiri jasangarriagoak eta osasungarriagoak planifikatzearen alde egin zuten. Adibidez, hiri-mugikortasuna eraldatuz (ibilgailu pribatutik mugikortasun aktiboago batera; oinezkoentzat, bizikletentzat); segurtasuna ziurtatuz (inklusibotasunaren gaia); eta zahartze aktiboa, besteak beste. Azken batean, hiri inklusiboagoak, berdeagoak eta, horrekin batera, osasungarriagoak.

Mugikortasunari dagokionez, alboko udalerriekiko kanpo-komunikazioa eta Eibarren barne-mugikortasuna hobetzea sartzen dira. Garraio jasangarri eta aktiboenak lehenetsi behar dira: oinezkoak eta bizikleta, eta, ondoren, garraio publikoa. Aldi berean, ibilgailu pribatuaren zirkulazio- eta aparkaleku-beharrei ere erantzun beharko zaie.

 





 
 
LURRALDEAREN OREKA EKONOMIKOA

JARDUERA EKONOMIKOA

 

Jarduera ekonomikoak jarduera hori gauzatu ahal izateko lurzoruari eta eraikuntzari buruzko aurreikuspenari egiten dio erreferentzia, eta Eibarren bertan enplegua sortzeari lotuta dago.
Jarduera komertziala, industriala, zerbitzuak, lehen sektorea, etab.

 





 
 
HIRI ATSEGINA ETA ERAKARGARRIA

BIZTANLERIA ETA ETXEBIZITZA

 

Etxebizitzaren gaiak Eibarko biztanleen etxebizitza-beharrak asetzea du helburu. Baita mota ere: tamaina txikiagoko etxebizitzak, alokairuan, babestuak, gazteentzat, bizitzeko eredu berriak, etab.

Plana Orokorrak bizitegi-kuantifikazio desberdina duten hainbat aukera eta bizitegi-garapen berrietarako kokalekuak jasoko ditu.

Perspektiba inklusiboa Eibarko HAPOren zeharkako gaia da, eta beharrezko begirada espezifiko batzuk eman nahi ditu. Besteak beste, emakumeen, adinekoen, haurren, mugikortasun urriko pertsonen eta abarren ikuspuntua, baita ere HAPO berriak osasunean duen eragina edo hizkuntza-inpaktua ere. Osasuna zeharkako gaia da, eta pandemiarekin garrantzia hartu du.